We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

IZATEKO ARRAZOIA

by Bertan Bera

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Merkantzia bahitua, behin eta berriz isildua,negar malkotan itoa. Besarkatu eta jipoitzen nauenak ez du atsedenik, gorputza eta arima josi dizkit zauriz. Itxaropen aukerarik nik ez, urrunegi daude ate horiek. Adorerik gabe, argirik ez. Zulo beltz horrek, beste behin, itzulera gabe nau preso hartzen. Itxaropen gabe, gaur ere, urrunegi daude ate horiek. Adorerik gabe, argirik ez. Merezi gabeko zigorra denbora luzez nekez bizitzen. Idatzitako lerro guztiak lurraren kontra hautsiak, amets gaiztoek bustiak. Izango al dut atsedenik? Zama honekin bizitzerik? Bion arteko istorioa infernu bilakatu da. Infernu bilakatu da … Itxaropen aukerarik nik ez, urrunegi daude ate horiek. Adorerik gabe, argirik ez. Zulo beltz horrek, beste behin, itzulera gabe nau preso hartzen. Itxaropen gabe, gaur ere, urrunegi daude ate horiek. Adorerik gabe, argirik ez. Merezi gabeko zigorra denbora luzez nekez bizitzen.
2.
Libre! 02:52
Amets eta eskubideak preso hartu ditu legeak justizia injustuaren bermeaz. Elkartasun tantak negar eta irri, borrokaren islada ikur eta bizi! Elkartasun tantak negar eta irri, duintasunaren irudi! Libre, oztopoen gainetik izan gaitezke, desobedientziaz lortu arte. Libre harresiaren hormek zutik diraute, tinko eta gogor amaierara arte. Itxaropenezko garaiak ilusiozko jauziak, etorkizuneko zubiak eraikiak. Konpromiso amaigabeak irauliko du egoera, garaile eta garaituen istoria. Elkartasun tantak negar eta irri, borrokaren islada ikur eta bizi! Elkartasun tantak negar eta irri, duintasunaren irudi! Libre, oztopoen gainetik izan gaitezke, desobedientziaz lortu arte. Libre harresiaren hormek zutik diraute, tinko eta gogor amaierara arte.
3.
Mila esker 02:18
Ezinak itotzera narama, eta ihesi noa. Une gris asko bizi badira ere, ikasi dut aurrera egiten. Babes eta laguntasunari esker, momentuok kolorez janzten. Zuek zarete nire euskarria, nire droga, ilunpeko argia. Bidean, harri ta sasi artean, maitasuna gidaria. Beti, momentu gaitzetan bada ere, babesa eman besarkada batez. Irribartsu beti ere aldamenean barrualdea indarrez betez. Eta zer? Zer nintzateke orain zuek gabe? Zein bidetan nengoke! Bizitzaren bidean gogortasunak irakasten du maitatzen. Biziak maitasunaz gure ingurua ikasten da baloratzen. Mila esker, harrotasunez esaten diotzuet bihotzez, mila esker.
4.
Adiorik ez 03:27
Urratu ditugun lurrak eta harrotutako hautsak busti ditu euri urak. Lainoz tindatu da zerumuga, betiko urrunduz gure jomuga. Erabakiak asko dira bizian, batek daki zein izango den nire zoria. Apaltasunez zintzo, adiorik ez irri bat baino. Zer datorkit hurrengo? Bihotzean zaitut beti eramango. Etorkizunak hainbat izen ditu eta ni bat idazteko asmoz nihoa. Ez dakit zein, ezta non duen helmuga. Bideak aurkeztuko dit geroa. Bizitakoa ahaztu gabe gogoan, oroitzapenak bidelagun alboan. Apaltasunez zintzo, adiorik ez irri bat baino. Zer datorkit hurrengo? Bihotzean zaitut beti eramango.
5.
Bost izarreko hotelak, mila milioidun dietak, diru beltzez betetako gutun azalak … Elkar babesten diren mafioso familiek, promesaz erosiz pertsonak. Ez zaitzatela inoiz engaina... Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre! Gezurrak hauteskundetan erabiliz mesedetan, adjudikazioak beraien enpresetan. Hegazkinik gabeko, eta airez betetako aireportuak daude modan. Amesten uzten ez badigute, ez diegu lorik egiten utziko. Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre! Beraien gezurretan ito, nahi gaituzte berriz ere. Gure askatasun oihuak, beti, indar (e)ta mehatxuz beti dabiltza zapaltzen. Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! Borrokaz aske irabazi arte, kolpez kolpe entzun gaitzaten! Borrokaz aske senti gaitezke, ametsak egi bihurtuz libre!
6.
Ezabatuta 02:49
Orain euria hasten bada nora joan, orain. Ihes egiterik ez daukat, preso naiz. Jendez inguratuta baina sentitzen naiz bakarrik, bakardadeaz beteta, baztertuta (e)ta hutsik. Garrasi, oihu sakonena mutu, itsu eta gor. Ea norbaitek entzungo ote nauen inkognitak hil baino lehen. Miseriak duintasunari eskaintzen dion omenaldian izaterik ez, nortasuna galduta, ezabatuta. Garrasi, oihu sakonena mutu, itsu eta gor. Ea norbaitek entzungo ote nauen inkognitak hil baino lehen.
7.
Ilustrazio surrealistan inkoerentzia da begi bistan. Miseria ekoitzi, zoriona saldu, mundu perfektua irudikatu Logikak zentzua, galdu ote duen oihukatzen diot hutsari! Intoxikatzen gaituzte, gezurren putzu beltzean ito! Irrazionaltasunaren birusak giza gogoa du hilko. Ilusio faltsuak, galduak, behin eta berriz sortuz. Motibazioa frustrazioa bihurtu, ta etsipenean aurrera dihardugu. Preso gelan aske ote garen galdetzen diot askatasunari! Intoxikatzen gaituzte, gezurren putzu beltzean ito! Irrazionaltasunaren birusak giza gogoa du hilko. Pozoiz bete zaizkigu birikak, tolestu bihotzak gertu heriotza. Intoxikatzen gaituzte, gezurren putzu beltzean ito! Irrazionaltasunaren birusak giza gogoa du hilko.
8.
Zer ote daukagu guk gizakitik? Zer du justiziak gizalegetik? Zenbatera gaude perfekziotik? Berdintasuna, errespetutik? Batere eza nahiago, eboluzioa baino! Etengabe aurrera begira dagoen munduak izana dauka galdua. Zein da aurrera egiteko arrazoia? Zein ordaindu beharreko prezioa? Bide honek pena merezi badu, etorkizunak zentzurik ote du? Batere eza nahiago, eboluzioa baino! Etengabe aurrera begira dagoen munduak izana dauka, izena dauka ahaztua. Batere eza nahiago, eboluzioa baino! Etengabe aurrera begira dagoen munduak izana dauka galdua. Batere eza nahiago, eboluzioa baino! Etengabe aurrera begira dagoen munduak izana dauka , izena dauka ahaztua!
9.
Bizi! 04:04
Zure egin! Bizi! Egin zuk zure bidea! Nik ere ez dakit bizitzen baina saiatzen naiz, uneak inprobisatzen oraina margotzen. Ilun dagoena beti kolorezta, bizi pozaz egizu irri! Zure egin! Bizi! Egin zuk zure bidea!

credits

released March 27, 2014

license

all rights reserved

tags

about

Bertan Bera Basque Country, Spain

KONTAKTUA / CONTACTO:
bertanbera@gmail.com
635 008 398

contact / help

Contact Bertan Bera

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bertan Bera, you may also like: